XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXIMISTA ETA TRUMOI URTEA

Hadock Kapitainak jendaurreko festa baten aurkeztu zuen bere liburu berria.

Jai honetako azpimarragarrienetarikoa, pertsonaia garrantzitsu ugari ikusteko aukera izatea.

Udaberriko pasa den 62 egunean, Hadok kapitainak Tximista eta trumoi urtea izenburupean argitaratu duen bere liburua aurkeztu zuen Moulinsart-eko bere etxauntzan.

Ipuinetako pertsonaia ospetsu ugari izan zen bertan.

Hadock-ek, ohi duen marinel jantziaz ahaztu eta, frac beltz dotorea zeraman soinean, baina hori bai, kapitain gorra buru gainean mantendu zuen.

Hitzaldi labur baten bidez liburuaren gora-beherak azaldu zituen, irainen bilduma bat zela argituz.

Liburuan, horietako bakoitzaren esanahia azaltzen du eta baita bakoitza erabiltzeko une aproposak zehaztu ere.

Gauzak horrela, bere liburuan horrelako hitzak aurki ditzakegu: banpiro, kataplasma, megazikloak, ikonoklasta, e.a...

EDITORIALA

Denon gogoan daude oraindik orain otso eta pitufoen aurka gertatutako diskriminazio kasuak.

Horrelako ekintzen aurrean errazena: Ni ez naiz arrazista, nik ez dut inor baztertzen eta antzerakoak esatea da.

Baina azken finean hau dela edo beste hori dela, guztiok erortzen gara diskriminazioaren sareetan, dela arrazakeria, gizartekoa edo beste edozein motatakoa.

Guk geuk zuzenean parte hartu ez arren ez ditugu ekintza diskriminatzaileak salatzen.

Dena den, eta ekintzok gaitzesten ditugula suposatuta ere, bigarren maila batean gertatzen dena oso larria da:

ekintzok egunero-egunero ematen direnez harridura txikienik ere ez dute sortzen guregan.

Egunerokoak direlako... kalte gutxiago sortzen ote dute?

Nire ustez guztiz alderantziz behar luke izan.

Oihana, azken uneotan bizirik gelditutako bakartzat nuen hori, arazoen munduan murgildu da.

Zibilizazio guztietan izan diren arazoak, bestalde.

Antzinako garaietatik, nazio edota herri menperatuen arteko gorrotoak eta arrazakeria arazoak beti izan dira eta izanen dira.

Biblian deskribatzen zen Egiptotik hasi eta II. Gerrate Mundialera arte, erromatar inperioa edota Amerikako aurkikuntza eta menperaketa tartean direla.

Oihana, amets utopiko, ezinezko eta zoriontsua; iskanbila, borroka eta ezin ikusiz bete da ume eta nagusien gogoetan.

Eta gu, pertsonok, beldur gara.

Zer dela eta izan behar dugu gugandik desberdinak diren, jarrera ezberdinak dituzten, hizkuntza bera erabiltzen ez duten, edota azaleko kolore desberdina dutenenganako beldurra?

Zergaitik?

Genetikoki honetarako sortuak garelako?

Nire ustez, diskriminazio jarrera hauek bazter daitezke.

Baina, zeren bidez?

Baloreak landuz: askatasuna lortzeko bide antzuan galdutako baloreekin, jasankortasun, errespetu, ulerkuntza eta lagunkidetasun baloreak landuz.

Balore hauek eta beste ezinbesteko batzuk ereiten baditugu lortuko dugu geroaldi hurbil batean jaioko diren fruitu samurrek Oihanean oreka baketsua berrezartzea.